XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Borrokotan, azkarrenak bere konpetidorea, burkidea, jo eta akabatu egiten du (mota barneko lehiakidea, aldiz, abereak bentzutu egiten du, egundo ez akabatu).

Abere mota batek, lehiakide eta konpetidore duen beste mota bat, lurraren gainetik zeharo garbitzea eta suntsitzea ez da harritzekoa.

Gizonak halako asko garbitu du.

Txapelduna bera da, zalantza gabe, lehiaketa modu horietan.

Gizonak antzinatean Australiara eramandako Dingo zakurrak, atzera basatu zelarik, konpetidore guztiak likidatu zituen, bere tankerako ehiztari bakar bezala bera gelditu arte kontinentean.

Harrapatzen eta berak jaten zuen mota bat bakarrik ere ez du suntsitu, halere.

Hor bere buruari razionamentua ezarri zion.

Lehiaketa gudua bait da, ehiza ez.

Arau desberdinak dituzte batak zein besteak.

Gizonaz argitasunik lortzeko, mota-barneko abere bizitza da interesgarriena.

Ederki ageri da hemen, eraso-grinak eta borrokak hautapen edo selekzio legeari zerbitzatzen diotela.

Erlijioaren mendean, eta kristautasunaren azpian batez ere, borroka oro basakeria antzean ikusten ohitu gara.

Maitatu zeuen etsaia.

Eraso-grinari gizonaren dohakaitz eta okerkeria ohi deritzogu.

Nietzscheren protestek ez dute uste hori bermatu eta finkatu besterik egin.

(Nietzsche hain gaiztoa zen bera, haren etsaiak oso ona izan behar du!).

Halere, ez on eta ez gaizto dirudi animaliaren eraso-grinak berez.

Baliobikoitza da: onerako nahiz txarrerako balia daitekeena.

Egunotan, iraultzaren izenean, gurari guztien atsegin absolutua exigitzen dutenek, gauza bat ahaztu dute, apika: eraso-grinaren errepresioak (errepresio bidez lortutako eraso-grinaren akumulazioak eta biderkapenak: kapitala pilatzea eta inbertitzea bezalatsu bait da hori) biltzen duela, (...).